Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2020ko uztailaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2874

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita María Ángeles Bustamante Gallego andreak gainditu egin duela 2019ko uztailaren 16ko ebazpenak (2019ko abuztuaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Elikadura eta Bromatologia» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du María Ángeles Bustamante Gallego andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***9531**. Kodea: AGC8L1-D00101-21. Jakintza arloa: Elikadura eta Bromatologia. Saila: Farmazia eta Elikagaien Zientzien. Ikastegia: Farmazia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Bromatologia».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2020ko uztailaren 10a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala