Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2020ko uztailaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2873

AGINDUA, 2020ko uztailaren 9koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Lan eta Justiziako sailburuaren 2020ko ekainaren 2ko Aginduaren hirugarren oinarrian (2020ko ekainaren 10eko EHAA, 113. zk.) xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Orreaga Zorrilla Berasategui izendatzea Ikuskaritzako buru (kodea: 511211; dotazioa: 4) Donostiako Lan Ikuskaritzako Zuzendariordetzan.

Bigarrena.– Izendapenak 2020ko uztailaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 9a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala