Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2020ko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2828

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita instrukziogileak 2020ko otsailaren 27an egindako ebazpen-proposamena, bost mila (5.000) euroko isuna jartzea proposatzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko 8/2004 Legearen 31. artikuluko c) letran tipifikatutako arau-hauste larria egiteagatik.

Aipatutako ebazpen-proposamena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Prozedura: 20-SE-A-2019-89.

NAN: 20.173.223-S.

Helbidea: Maurice Ravel kalea 9 – 48003 Bilbao (Bizkaia).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan aurreikusitako zuhurtasuna dela bide, ez da osorik argitara emango iragarkiaren eraginpeko administrazio-egintza.

Aipatutako egintzaren testua, helbide honetan aztertu ahal izango da Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, 20006 Donostia).

Halaber, interesdunak 15 eguneko epea du, iragarki hau argitaratzen denetik, alegazioak aurkezteko, espedientearen edukia aztertzeko eta han dauden dokumentuen kopiak eskuratzeko.

Horren berri ematen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpentzat balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2020ko ekainaren 23a.

Instrukziogilea,

ALFREDO PEÑA BERRAONDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala