
138. zk., 2020ko uztailaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (254 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2774
EBAZPENA, 2020ko ekainaren 25ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita balorazio-batzordearen osaera, antzerki-bira edo antzerki-denboraldiak zabaltzeko dirulaguntzak emateko 2020. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo.
AURREKARIAK
Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2020ko maiatzaren 4ko Ebazpenaren bidez araubidea ezarri zen, arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza sustatzeko dirulaguntzak emateko.
Agindu horren 12. artikuluak ezartzen du modalitate bakoitzerako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko balorazio-batzordeak osatuko direla.
Artikulu berak dio balorazio-batzordeen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Antzerki-bira edo antzerki-denboraldia modalitatea aztertuko duen balorazio batzordearen kideak izendatzea eta osaera argitaratzea. Beraz, batzordean kide hauek izango dira:
– Batzordeburua: Imanol Otaegi Mitxelena, Etxepare Euskal Institutuko Kulturako zuzendaria.
– Idazkaria: Larraitz González Gurrutxaga, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko teknikari bat.
– Bokalak:
● Amagoia Garaizabal andrea, edo haren ordezkoa.
● Iñaki Salaberria jauna, edo haren ordezkoa.
● Marta Monfort andrea, edo haren ordezkoa.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, denek jakin dezaten.
Donostia, 2020ko ekainaren 25a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.