
138. zk., 2020ko uztailaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (254 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2772
EBAZPENA, 2020ko ekainaren 25ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita balorazio-batzordearen osaera, arte plastiko eta ikusizkoak zabaltzeko dirulaguntzak emateko 2020. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo.
AURREKARIAK
Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2020ko maiatzaren 4ko Ebazpenaren bidez araubidea ezartzen zen arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza sustatzeko dirulaguntzak emateko.
Agindu horren 12. artikuluak ezartzen du modalitate bakoitzerako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko balorazio-batzordeak osatuko direla.
Artikulu berak dio balorazio-batzordeen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Arte plastiko eta Ikusizkoen laguntzak aztertuko dituen balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta osaera argitaratzea. Beraz, batzordean kide hauek izango dira:
– Batzordeburua: Imanol Otaegi Mitxelena, Etxepare Euskal Institutuko Kulturako zuzendaria.
– Idazkaria: Alberto Irazu Ibañez, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko teknikari bat.
– Bokalak:
• Leyre Goikoetxea Martinez andrea, edo haren ordezkoa.
• Olaia Miranda Berasategi andrea, edo haren ordezkoa.
• Clara Montero Tellechea andrea, edo haren ordezkoa.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, denek jakin dezaten.
Donostia, 2020ko ekainaren 25a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.