Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2020ko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2735

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 24koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntza sailburuaren 2019ko azaroaren 5eko Aginduan jasotako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deia egin zuen agindu horrek.

Deialdia egin zuen agindu horren 12.8. artikuluan ezartzen denez, aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onuradunen zerrenda eta emandako laguntzak.

Horren ondorioz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Hezkuntza sailburuaren 2019ko azaroaren 5eko Aginduaren babesean eman dira laguntzak. Laguntzen onuradunak eta zenbatekoak ebazpen honen eranskinean adierazten dira.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeari, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 24a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala