Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2020ko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2734

AGINDUA, 2020ko ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Colegio Zabalburu Ikastetxea» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren izena aldatzeko baimena emateko dena.

Bilbon (Bizkaia) dagoen «Colegio Zabalburu Ikastetxea» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxearen erakunde titularraren izena aldatzeko baimena eskatzen duen.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da eta indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 4ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «Colegio Zabalburu Ikastetxea» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren izena aldatzen da: egun erakunde titularraren izena «Zabalburu Sociedad Cooperativa» da eta aurrerantzean «Colegio Zabalburu Ikastetxea Sociedad Cooperativa» izango da. Ikastetxeak 48019377 eta 015832 kode-zenbakiak ditu eta Bilboko udalerriko (Bizkaia) Esperanza kaleko 12. zenbakian dago.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala