Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2020ko uztailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2664

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, administrazio-espedientea bidaltzeari eta prozedura judizialean interesdun direnak epatzeari buruzkoa.

Meatzeetako Ingeniari Teknikoen Elkargoak aurkeztutako 132/2020 prozedura laburtuari buruzko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zen Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2020ko martxoaren 4ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Uraren Euskal Agentziako zenbait lanpostu behin betiko betetzeko eta lan-poltsak sortzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egin zen (2020-03-12ko EHAA). Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, deitzen zaie prozeduran interesa duten pertsonei ager daitezen, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera, aipatutako prozeduran, nahi izanez gero, haien interesak defenditzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 30a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala