Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2020ko uztailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2659

EDIKTUA, 1045/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1045/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Juan Manuel Blanco SL

Abokatua: Raul Garcia Ruiz.

Prokuradorea: Marta Pascual Miravalles.

Demandatua: Maria Jesus Elisa Carreira Iglesias eta Carreira Iglesias Creaciones SL

Judizio horretan, epaia eman da 2018-10-29an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut ebazpenaren goiburuan zehazten den demanda; ondorioz, alderdi demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 4.236,86 euro gehi legezko interesak solidarioki ordaintzera, baita prozesuaren kostuak ordaintzera ere.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta azal bekie haren aurka apelazio-errekurtsoa jarri dezaketela. Adieraz bedi haren lekukotza, autoei eransteko, eta artxibatu bedi jatorrizkoa dagokion paper-sortan.

Hala agintzen eta sinatzen dut.

Maria Jesus Elisa Carreira Iglesias eta Carreira Iglesias Creaciones SL demandatuen gaur egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao, 2020ko ekainaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala