Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2020ko uztailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2657

EDIKTUA, 198/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Mario Tovar Miguelek, Gernika-Lumoko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek.

Jakinarazten dut: epaia eman dela epaitegi honetan bideratutako 198/2019 hitzezko judizioaren prozeduran, eta bulego judizial honetan daukala kopia eskura demandatuak, oso-osorik haren berri izan dezan.

Silvia Pereita Acarreguiri legeak agindu bezala jakinarazteko balio dezan, ediktu hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Hartzaileari jakinarazten zaio epai horren aurka apelazio-errekurtsoa jarri daitekeela hogei eguneko epean.

Gernika-Lumo, 2019ko abenduaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala