Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2020ko uztailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2652

85/2020 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko lehendakaria eta kideak izendatzen dituen Dekretua hirugarrenez aldatzen duena.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 18.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko lehendakaria eta kideak izendatzen dituen maiatzaren 2ko 151/2017 Dekretua eman zen (2017ko maiatzaren 5eko EHAA, 84. zk.). Dekretu hori martxoaren 20ko 38/2018 Dekretuaren eta apirilaren 2ko 61/2019 Dekretuaren bidez aldatu zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko lehendakaritza hutsik geratu denez eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaritza berria izendatu ez denez, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko lehendakaritza lehendakariordetzak hartzen du beren gain, eta Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak jatorri judizialeko bokal bat hautatu du. Aipatutako legearen 28. artikuluaren arabera, ordezkapen-erregimena kargua utzi eta hurrengo lau egunetan gauzatu behar da.

Ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 18.4 artikuluarekin bat etorriz, lehendakaria eta bokalak Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez izendatu behar dira.

Beraz, Dekretu honek maiatzaren 2ko 151/2017 Dekretua aldatzea dakar, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko bokal judizial bat izendatu delako, Epaitegi horretako Gobernu Salak izendatzen du, insakulazio bidez, haren kargua hutsik dagoelako, ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 18.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ondorioz, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2020ko ekainaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Florentino Eguaras Mendiri jauna Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko kide izendatzea. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak aukeratuta.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2020ko ekainaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko ekainaren 30ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala