Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2020ko uztailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2649

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 16koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez onartzen baita Itxaso 220 kV-ko transformazioko azpiestazioa TA «by-pass» erabilgarri bat instalatzearen bidez handitzeko proiektua eta baimentzen baita haren instalazioa, Itsasoko udalerrian.

Erref: RS 20-66740 – AT-Y-2019-140.

AURREKARIAK

Bat.– 2019ko azaroaren 18an, Red Eléctrica de España SAUk (helbidea: Paseo del Conde de los Gaitanes 177, La Moraleja, Alcobendas-Madrid) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan eskatu zuen Itsasoko udalerrian Itxaso 220 kV-ko transformazioko azpiestazioa AT «by-pass» erabilgarri bat instalatzearen bidez handitzeko proiektua onartzea eta proiektu horren administrazio-baimena.

Bi.– 2019ko azaroaren 26an, Industria, Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusiari idazki bat helarazi zitzaion, garraioa instalatzeko beharrezko txostena eskatzeko.

Hiru.– 2019ko abenduaren 11n, aipatu azpiestazioan «by-pass» erabilgarri bat instalatzeko proiektuaren aldeko txostena eman zuen Trantsizio Ekologikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusiak.

Lau.– Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Red Eléctrica de España SAUren aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen 2020-02-18ko EHAAn eta 2020-02-18ko GAOn.

Bost.– 2020ko otsailaren 19an, ofizio bat igorri zitzaion Itsasoko Udalari, iragarkia udaletxeko iragarki-taulan jar zezaten.

Sei.– 2019ko azaroaren 26an, Itsasoko Udalari ofizioa helarazi zitzaion, eskatutako baimenaren alde edo aurka ager zedin, eta, alde agertuz gero, baldintza teknikoak eman zitzan; 2020ko urtarrilaren 22an, eskabide hori berriz egin zen, baina Udalak ez zuen erantzun.

Zazpi.– 2019ko azaroaren 26an, ofizio bat helarazi zitzaion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzari, zeinetan eskatzen baitzitzaion eskatutako baimenaren alde edo aurka ager zedila eta, alde agertuz gero, baldintza teknikoak eman zitzala; 2020ko urtarrilaren 22an, eskabide hori berriz egin zen, baina ez zuten erantzun.

Zortzi.– Ezarritako jendaurreko informazio-aldian, ez zen alegazio-idazkirik aurkeztu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Espedientean, honako arau hauetan agindutako arauzko izapideak bete dira: 24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa; 282/2002 Dekretua, abenduaren 3koa, zeinaren bidez arautzen baitira argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, hala nola hasitakoak, zuzeneko lineak eta kontsumitzaileekin konektatzeko instalazioak eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak; 1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta zuzkitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak, eta bat datorren gainerako legedia.

Bi.– Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza da espediente hau ebazteko organo eskuduna, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko martxoaren 16ko Ebazpenak emandako eskumena erabiliz, zeinaren bidez Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko lurralde-ordezkaritzen esku uzten baita energiaren, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloetako zenbait gairi buruzko eskumena.

Aipatutako lege-manuak eta oro har aplikatu beharreko gainerako arauak ikusita, Gipuzkoako lurralde-ordezkariak honako hau

EBAZTEN DU:

1.– Red Eléctrica de España SAUri Itxaso 220 kV-ko transformazioko azpiestazioa TA «by-pass» erabilgarri bat instalatzearen bidez handitzeko proiektua onartzea eta baimena ematea hori instalatzeko, Itsasoko udalerrian; hauek dira ezaugarri nagusiak:

– Posizio aldatuak «by-pass» erabilgarria egiteko, Hernani 2 eta Orcoyen 1 lineetan:

Ormaiztegi 1 eta AT-2 posizioak birkonfiguratzea JBP1 eta JBP2 delakoen gainean:

– Ormaiztegi 1:

● JBP1 eta JBP2 barrak handitzea.

● Tresneria berria instalatzea (hautagailuak).

(Ikus .PDF)

– AT-2: JBP1 eta JBP2 delakoen gaineko posizioaren konexioa, kable isolatuarekin (400 m).

AT-2 delakoaren barra hautagailuak eta 2 barra-jokoa (JBP2) interkonektatuko dituzte indar-kableek.

(Ikus .PDF)

Ebazpen hau abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan (2002-12-23ko EHAA) ezarritakoari eta ondorengo baldintza orokorrei jarraituz ematen da:

1.– Obrak Luis Cabezón López industria-ingenieriak idatzitako eta onartutako «Itxaso 220 kVko azpiestazioa handitzea. Bypass erabilgarria» proiektuari jarraikiz egin beharko dira, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

2.– Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abian jartzeko akta egiteko.

Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere, eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean.

Donostia, 2020ko ekainaren 16a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala