Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2020ko uztailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA
2645

IRAGARKIA, Administrazio Orokorreko teknikari plaza bi lehiaketa-oposizio libre bidez hautatzeko deialdiari buruzkoa.

2020ko ekainaren 17ko 114 zenbakia duen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Amorebieta-Etxanoko Udaleko funtzionarioen plantillako Administrazio Orokorreko teknikari plaza bi lehiaketa-oposizio libre bidez betetzeko deialdia arautzen duten oinarriak. Lanpostua Administrazio Orokorrekoa da, goi mailako teknikari azpieskala, A1 sailkapen taldea, 27. maila, nahitaezkoa den 3. HE.

Deialdi honetan parte hartzeko eskariak, deialdiaren laburpenaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita hogei egutegiko egunetan aurkeztu beharko dira.

Deialdiaren oinarriak udaletxeko iragarki taulan eta ohiko lekuetan daude ikusgai.

Amorebieta-Etxano, 2020ko ekainaren 17a.

Alkatea,

ANDONI AGIRREBEITIA ABENDIBAR.


Azterketa dokumentala