Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2020ko uztailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2644

IRAGARKIA, 57/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

ELA sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien ZULUPean, zehazki, 57/2020 prozedura arruntaren izapideen ondoriozko auzi-errekurtso bat, 2019ko azaroaren 27ko Osakidetzaren Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren kontra. Erabaki horren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduretarako oinarriak onartzen dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Plublikoan oinarrizko destinoak betetzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 25a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala