Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2020ko uztailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2643

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 29ko Ebazpena, 20.0008.01.02.01.02 (01/2019/137) errekurtsoan emana.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Espedientea Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen bidez amaitu da. Ebazpen horren bidez erabaki da ezestea Central Forestal SA enpresak aurkeztuta gora jotzeko errekurtsoa, eta, beraz, berrestea Lan eta Justizia Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako Arabako Lurralde Ordezkaritzaren 2019ko azaroaren 18ko Ebazpena, Relahurbe SL enpresari 8.196 euroko zehapena ezartzekoa, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen Lan Arloko Arau Hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 12.1.b) artikuluan jasotako arau-hauste astuna egiteagatik.

Enpresari ohartarazten zaio ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio-bideari, eta haren aurka egin dezakeela dagokion lan-arloko epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horretaz gain, jakinarazten zaio ezen, ebazpenaren aurka egin zein ez, ezarritako zehapena ordaindu beharko duela edo Relahurbe SL enpresak edo Central Forestal SA enpresak, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2020/09/23 da, eta, ordainketa egiteko, datu hauek behar dira:

– Diru-bilketako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.

– Erakunde igorlea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 0119013700412.

– Identifikazioa: 230920.

– Zenbatekoa: 8.196 euro.

Hala egin ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru Bilketako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 24a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala