Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2020ko uztailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2589

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 37/2019 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 37/2019 judizio monitorioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

– Excavaciones Tramjar SL-ri ediktu bidez jakinaraztea 2019-01-21ean prozesu horretan emandako JAL-en dekretua. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Ebazpen horren aurka, berrikuspen-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta bost egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Errekurtsoa jartzeko aipatu den epea beste bost egun baliodun luzatuko da, baldin eta ebazpen hau Justizia Administrazioaren esparruan COVID-19ari aurre egiteko prozesu- eta antolaketa-neurriei buruzko apirilaren 28ko 16/2020 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluaren 2. apartatuaren lehenengo paragrafoan ezarritakoaren arabera jakinarazten bada.

Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki taulan, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinarazpena.

Barakaldo, 2020ko ekainaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala