Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2020ko uztailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2586

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena. Honen bidez, Gobernu Kontseiluak 2020ko maiatzaren 28ko deialdian aurkeztutako Enpresa Institutua-Enpresari Aplikaturiko Ekonomiaren Institutuaren arautegia onartzen da, eta agindua ematen da arautegi hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak Unibertsitateko Ikerketa Institutuen Oinarrizko Arautegia onartu zuen 2012ko uztailaren 19ko Erabakiaz, Gobernu Kontseiluaren 2011ko ekainaren 23an onetsitako garapen arautegia berrikusteko egutegia beterik.

Arautegi markoa oinarrizko arautegi gisa sortua da eta Institutuek horren gaineko alderdien inguruan arautu beharrekoaz erabaki dezakete, modu horretara, zeinek bere antolamendu autonomia bermatuz.

Enpresa Institutua-Enpresari Aplikaturiko Ekonomiaren Institutuak, goiko arauari helduta, onartu egin du kasuan kasuko institutuko kontseiluan arautegi markora egindako egokitzapenak.

Idazkari nagusiak egiaztatuta arautegiak behar adina aldeko txosten dituela eta, 2020ko maiatzaren 28ko bilkuran aurkeztutakoan, Gobernu Kontseiluari berariazko eskaerarik ez zaiola aurkeztu, eta Unibertsitateko Ikerketa Institutuen Oinarrizko Arautegiaren 4.4 artikuluan jasotako eskuordetzearekin bat etorrita honakoa

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Enpresa Institutua-Enpresari Aplikaturiko Ekonomiaren Institutuaren arautegia onartzea.

Bigarrena.– Agindua ematea arautegia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Hirugarrena.– Enpresa Institutua-Enpresari Aplikaturiko Ekonomiaren Institutuaren arautegia indarrean sartuko da argitaratu eta hurrengo egunean.

Leioa, 2020ko ekainaren 22a.

Idazkari nagusia,

PEDRO MARÍA IRIONDO BENGOA.

ENPRESA INSTITUTUA-ENPRESARI APLIKATURIKO EKONOMIAREN INSTITUTUAREN ARAUTEGIA

1. artikulua.– UPV/EHUko Ikerketa Institutuen Oinarrizko Arautegiko 5.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– UPV/EHUren beraren Enpresa Institutua-Enpresari Aplikaturiko Ekonomiaren Institutuak Zubiria Etxea eraikinean dauka egoitza, Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen ondoan: Agirre Lehendakariaren etorbidea, 83 - Bilbao.

2. artikulua.– UPV/EHUko Ikerketa Institutuen Oinarrizko Arautegiko 15.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Honako hauek dira Enpresa Institutua-Enpresari Aplikaturiko Ekonomiaren Institutuko Kontseiluko kideak:

a) Zuzendaria eta idazkaria.

b) Institutuari atxikitako irakasle eta ikertzaile doktore guztiak.

c) Prestakuntza bidean dauden eta institutuari atxikiko diren ikertzaileen ordezkari bat.

d) Institutuaren beraren funtsen kontura kontratatutako ikertzaileen ordezkari bat.

e) Institutuari atxikitako edo institutuaren beraren funtsen kontura kontratatutako administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

f) Institutuko ikasleen ordezkari bat.

3. artikulua.– Institutuen Oinarrizko Arautegiko 20.3 artikuluaren zehaztapena.

3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da eta, gehienez, bi agintaldi bete ahal izango ditu segidan.

4. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Institutuko idazkariak jakinarazten duenetik aurrera izango da eraginkorra ordezkapena. Idazkariak gehienez ere hamabost egun izango ditu horretarako, ordezkatua izango den pertsonak ordezkari izateari uzteko espedientea jasotzen denetik kontatzen hasita.

5. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.

3.– Institutuko Kontseiluko kideren bat ez dagoenean edo gaixorik dagoenean, eta, oro har, behar bezala arrazoitutako beste egoeraren batean dagoenean, hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak ordezkatuko du. Halakoetan, dena delako egoera egiaztatzen duen agiria helarazi beharko zaio institutuko zuzendariari, kide anitzeko organoaren bilera egin baino 48 ordu lehenago, gutxienez.

6. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 18.4 artikuluaren zehaztapena.

4.– Zuzendaritzarako hautagaitzarekin batera jarduera programa bat aurkeztu beharko da, baina ez da beharrezkoa izango idazkari izateko proposatuko den pertsonaren izena adieraztea.


Azterketa dokumentala