Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2020ko uztailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
2568

AGINDUA, 2020ko ekainaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bitartez onartu egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena.

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2020ko ekainaren 4ko Ebazpenaren bitartez, argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako 2019-2020 lekualdatze-lehiaketako destinoen behin-behineko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako destinoen behin-behineko esleipena.

Ebazpen horren aurkako erreklamazioak aztertu dira, eta onartutako uko-egiteak sartu. Halaber, behin-behineko esleipen-prozeduraren ondoren, dagozkion aldaketak sartu dira behin betiko merezimenduen baremoan, aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak baiestearen ondorioz. Lekualdatze-lehiaketan bete beharreko lanpostu hutsetan aldaketak egin dira edo akatsak zuzendu dira. Destinoen behin betiko esleipenetik kanpo utzi da Plaiundi BHIko Filosofia, Geografia eta Historia eta Matematika espezialitateetako erresultako plaza huts bat, C hizkuntza-eredukoa (1. HE, derrigortasun-datarik gabe), hezkuntza-plangintzako irizpideen ondorioz, sailaren webgunean argitaratutako lekualdatze-lehiaketa honetarako lanpostu hutsen behin betiko proposamenaren aldaketaren arabera.

Beraz, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 15eko Aginduaren bidez (2019ko azaroaren 29ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako funtzionarioen arteko autonomia-erkidego mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin zen. Bada, agindu horren hogeita zortzigarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena. Zerrendak:

I. eranskina: Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan destinoa esleitu zaien Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen Kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

II. eranskina: Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan destinoa esleitu zaien Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

III. eranskina: Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan destinoa esleitu zaien Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen Kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

IV. eranskina: Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan destinoa esleitu zaien Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen Kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

V. eranskina: Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduretan hautatuak izan diren parte-hartzaileen zerrenda; horiek ikasturte honetan praktikaldia egiten ari dira, eta destinoa esleitu zaie.

V. eranskinean esleitutako destinoak emateko, praktikaldia gainditu eta karrerako funtzionario izendatu beharra dago.

Bigarrena.– Agintzea aurreko eranskinak erakusgai jartzeko www.irakasle.eus web-orrian, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera. Halaber, web orri horretan bertan, erakusgai jarriko da uko-egiteen eta baietsitako, ezetsitako eta partez baietsitako erreklamazioen zerrenda alfabetikoa, arrazoia zehaztuta.

Hirugarrena.– Izendapenek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango dituzte 2020ko irailaren 1etik aurrera; eta jatorrizko ikastetxeetako kargu-uzteek, ordea, 2020ko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioak izango dituzte.

Laugarrena.– Indargabeturik geratuko dira lekualdatze-lehiaketaren deialdi honetan parte hartzeko betekizunak betetzen ez dituzten irakasleei akats baten ondorioz esleitutako destinoak. Agindu honen eranskinetan agertu arren eta are lanpostuez jabetu arren, ez da aurretiaz pentsatu behar deialdiaren betekizunak betetzen direnik.

Bosgarrena.– Eszedentzian dauden eta lehiaketaren ondorioz zerbitzu aktibora itzultzen diren irakasleek 2020ko irailaren 1etik 4ra bitartean aurkeztu beharko dute honako dokumentazio hau: lekualdatze-lehiaketaren deialdiari buruzko 2019ko azaroaren 15eko Aginduaren hogeita hamargarren oinarrian aipatua (2019ko azaroaren 29ko EHAA).

Seigarrena.– Bosgarren oinarriak aipatutakoaren arabera itzuli diren eta lekualdatze-lehiaketa honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoan behin betiko destinoa lortu duten pertsonek ziurtagiria aurkeztu beharko dute non ziurtatuko baita ez dutela epai irmo bidezko kondenarik jaso sexu-askatasunaren eta osotasunaren kontrako delituren batengatik (delitu horietan sartzen dira sexu-erasoa eta abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeak galbidean jartzea eta gizakien trafikoa). Ziurtagiri hori Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emango du. Halere, ez dute halako ziurtagiririk aurkeztu beharko Hezkuntza Sailari datu hori kontsultatzeko berariazko baimena eman diotenek. Kontsulta hori elkarreragingarritasun-sistema elektronikoak baliatuta egin ahal izango du, Irakaslegunea hezkuntza-atariaren bidez, eta, horretarako, eremu murriztuan sartu beharko da (erabiltzailearen eta pasahitzaren bidez), «Adingabearen babesa» atarian.

Zazpigarrena.– Agindu honetan lortutako plazei ezin zaie uko egin. Aitzitik, irakasle kidego batean baino gehiagotan parte hartu eta destino bat baino gehiago lortu badira, 2020-2021 ikasturtean jardun nahi den destinoa hautatu beharko da, hamar egun naturaleko epean, behin betiko destinoen esleipenaren agindua EHAAn argitaratzen denetik hasita. Hala egin ezean, zerbitzu aktiboan egonda parte hartu den kidegoari dagokion lanpostua hartu beharko da jabetzan. Eskaerarik izan ez duten lanpostuak plaza hustzat joko dira, eta hezkuntza administrazioek erabakitako araudiari jarraituz beteko dira.

Zortzigarrena.– Lekualdatze-lehiaketa horretan parte hartu duten irakasleek, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko jatorrizko dokumentazioa aurkeztu badute, lehiatu diren Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzan berreskuratu ahal izango dute dokumentazio hori, bai bertara joanda, bai baimendutako pertsona bat hara bidalita. Horretarako, agindu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko bi hilabeteko epea bukaturik egon beharko da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala