Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2020ko ekainaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI - ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2348

EBAZPENA, SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2020ko ekainaren 8ko ebazpena, «Innobideak» 2019 laguntza-programaren oinarri erregulatzaileak aldatzen dituena diruz lagundutako jardueren gauzatze- eta justifikazio-epeak luzatzeko.

2019ko apirilaren 15ean, SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak «Innobideak 2019» laguntza-programaren onarpena, argitalpena eta bere oinarri erregulatzaileen deialdia adierazten dituen Ebazpena eman zuen, zeina Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen 2019ko maiatzaren 6an.

Ondoren, COVID-19ak eragindako egoerak, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan ezarritako alarma-egoerak –zeinak gerora hainbat luzapen izan baititu– eta pandemiari aurre egiteko autoritateek hartutako gainerako neurriek aipatutako laguntza-programako proiektuen gauzatze-epeari eragin diote; salbuespenezko garai honetan mantsotu edo, kasu batzuetan, guztiz eten dute aurreikusten zen gauzatze-erritmoa, jardueren gelditzearen ondorioz. Hain zuzen, programa honen onuradun direnen profila eta ezaugarriak eta laguntzak jasoko lituzketen jardueren alorrari begiratuta, laburregitzat jotzen da alarma-egoeraren ondoren gelditu den epea, oraindik indarrean dagoena.

Ildo horretatik, martxoaren 31ko 11/2020 Errege Dekretuak, COVID-19ari aurre egiteko gizarte eta ekonomia arloan premiazko neurri osagarriak hartzen dituenak, hau xedatzen du bere 54. artikuluan:

«54. artikulua.– Dirulaguntzei eta laguntza publikoei dagozkien neurriak.

1.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutako 22.1 artikuluan jasotzen diren dirulaguntza eta laguntza publikoen deialdiei eta haiek emateari buruzko ebazpen, agindu eta dirulaguntzen prozeduretan, baldin eta 2020/463 Errege Dekretua indarrean sartu zenean emanda zeuden dirulaguntzak badira, diruz lagundutako jarduera gauzatzeko epeak, eta dagokionean, gauzatze hori egiaztatzeko eta justifikatzeko epeak aldatu ahal izango dira, zabaltzeko, nahiz eta dagozkion oinarri erregulatzaileetan ez egon hala jasota.»

Gorago adierazitakoaren arabera,

HAUXE ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Araudiko 6. artikulo bigarrengo atalaren aldaketa onartzea, honela geldituko delarik:

«6. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

2.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak laguntza-eskaeraren aurkezpen elektronikoa egin eta gero abiaraziko dira, deialdiaren urte naturalaren barruan; gehienez gauzatuta egon beharko dute 2020ko urriaren 30a baino lehen.

Salbuespen gisa, tramitaziora onartuko dira 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuen laguntza-eskaerak, baldin eta eskaera aurkeztean aribidean badaude, eta betiere, eskaerak oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean aurkezten badira.»

Bigarrena.– Araudiko 15. artikuloaren aldaketa onartzea, honela geldituko delarik:

«15. artikulua.– Laguntzak aldatzea.

1.– Dirulaguntzak emateko baldintzetan edozein aldaketa gertatzen bada eta, edozein kasutan, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako laguntzak edo dirulaguntzak edota beste edozein diru-sarrera edo baliabide jaso badira xede berbererako, laguntza esleitzeko Ebazpena aldatu ahal izango da, betiere Programa honetan ezarritako gutxienezko baldintzak betetzen jarraitzen badira.

2.– Gauzatutako ekintzak laguntza-eskaeran eta dokumentazio osagarrian jasotakoak izango dira ezinbestean, nahiz eta SPRIk aukera duen aldaketak baimentzeko, baldin eta aldaketa horiek erakunde onuradunak SPRIri eskatu eta aldez aurretik justifikatu baditu, ahal bada proiektuan aplikatu aurretik, eta Programa honen hasierako helburuak hutsaltzen ez badira.»

Hirugarrena.– Araudiko 16. artikulo lehenengo atalaren aldaketa onartzea, honela geldituko delarik:

«16. artikulua.– Likidazio-eskabidea. Aurkezteko epea.

1.– Diruz lagundu daitekeen jarduera amaitu eta gero, erakunde onuradunek jarduera justifikatu beharko dute, SPRIren web-gunean horretarako ezarri diren likidazio-eskabide informatizatuaren inprimakiak betez: www.spri.eus/lehiabide www.spri.eus/kudeabide www.spri.eus/pertsonak, enpresak aukeratutako laguntza ildoaren arabera. Eskabide hori aurkezteko epea hilabetekoa izango da, proiekto amaieraren datatik kontatzen hasita.»

Laugarrena.– Araudiko 18. artikulo bigarren atalaren aldaketa onartzea, honela geldituko delarik:

«18. artikulua.– Ez-betetzeak.

2.– Edozein kasutan ere, artikulu honetan aurreikusitakoaren ondoreetarako, hauek jotzen dira ez betetzetzat:

a) SPRIren baimenik gabe aldatzea laguntza-eskaeran eta dokumentazio osagarrian jasotako ekintzak. SPRIri ez jakinaraztea proiektuaren gauzatze-faseko aldaketak, baldin eta aldaketa horiek mudatu egiten badituzte laguntza esleipena ematean aztertu ziren baldintzak. Posible da aldaketak baimentzea, betiere erakunde onuradunak aldaketa horiek eskatu badizkio SPRIri eta justifikatu baditu, ahal dela proiektuan aplikatu baino lehen, eta ez badute aldatzen Programa honetako ekintzen eta helburuen izaera.

b) Gastu hautagarriak epe barruan ez justifikatzea edo Programa honetan eta laguntza emateko ebazpenean jasotako eskakizunak ez betetzea.

c) Diruz lagundutako proiektua betetzeko epeak gainditzea.

d) Laguntza eskuratzea Programa honetan ezarritako baldintza eta eskakizunak edo laguntza emateak berekin zekartzan baldintzak bete gabe.

e) Programan edo laguntza emateko ebazpenean aurreikusitako kontrol neurriak ez onartzea edo horien garapena oztopatzea.

f) Proiektua beste zerbaitera desbideratzea edo laguntzak emateko ebazpenean ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea.

g) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako arrazoiak.»

Bostgarrena.– «Innobideak 2019» laguntza programen oinari araultzaileak aldatzen dituen Ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Seigarrena.– Ebazpen honen kontra, hautazko izaeraz, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendari Nagusiaren aurrean, hilabete bateko epean, EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2020ko ekainaren 8a.

Zuzendari nagusia,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.


Azterketa dokumentala