Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2020ko ekainaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2337

366/2020 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Aránzazu Fernández Rivas andreari Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko osasun prestakuntza espezializatuko ikasketa-buruaren funtzioak esleitu zaizkio, lanaldiaren % 50eko dedikazioarekin.

EGITATEAK

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 1060/2019 Ebazpenaren bidez, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratua) Osasun Prestakuntza Espezializatuko Ikasketa-buruaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zen, eta 2019ko irailaren 3ko EHAAn argitaratu zen.

2.– Horretarako irekitako epean interesatu bakarra aurkeztu zen.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 18/2020 ebazpenaren bidez, hautaketa-prozesuko batzordea izendatu zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko Basurtuko Ospitaleko Prestakuntza Sanitario Espezializatuaren ikasketa-buruaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko. Aipatutako Ebazpena 2020ko urtarrilaren 10eko EHAAn argitaratu zen.

4.– Hautaketa Batzordeak 2020ko otsailaren 24an egin zuen bilera, eta hautagaiak kudeaketako memoria-proiektua azaldu zuen. Halaber, deialdiaren oinarrietan aurreikusitako elkarrizketa egin zen, eta Batzordeak hautagaiaren merezimenduen balorazioa egin zuen.

5.– Aránzazu Fernández Rivas andreak dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalak aintzat hartuta, Hautaketa Batzordeak hautagai hori izendatzeko proposamena egin du Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratua) Osasun Prestakuntza Espezializatuko Ikasketa-buruaren lanpostua betetzeko.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko 3. arau komuna; lanpostu funtzionalak arautzen dituena uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua; eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena, bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. atalak jasotakoak eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak eta Euskal Autonomia Erkidegoan espezializatutako osasunari buruzko prestakuntzaren sistema arautzen duen 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretua.

Aurreko guztia aintzat harturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratua) Osasun Prestakuntza Espezializatuko ikasketa-buruaren funtzioak esleitzea Aránzazu Fernández Rivas andreari, lanaldiaren % 50eko dedikazioarekin.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2020ko martxoaren 1etik izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzko 2003ko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 10. artikuluaren arabera, ikasketa-buruei dagozkien eginkizunetan aritzeak kudeaketa klinikoan aritzea esan nahi du, eta horren ondorio zuzena izango da jardunean egindakoak eta izandako emaitzak ere aldiro.

Laugarrena.– Hautaketa Batzordea eratzeko prozedura berari jarraituta, batzorde berri bat eratuko da, goian aipatutako ebaluazioa egin dezan lau urtean behin. Behin ebaluazioa eginda, batzorde horrek ikasketa-burua bere eginkizunetan berretsi ahal izango du edo kargutik kendu. Ebaluaziorako, kontuan hartuko da Zentro edo Unitatearen Plan Estrategikoan eta Irakaskuntzako Kalitatearen Kudeaketarako Planean jasotako irakaskuntzaren inguruko helburuak bete diren ala ez.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzari eta Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian argitaratzea.

Zazpigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, jakinarazpena jasotzen den hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Bilbao, 2020ko otsailaren 28a.

Bilbao-Basurtoko ESIko zuzendari gerentea,

EDUARDO MAIZ OLAZABALAGA.


Azterketa dokumentala