Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2020ko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2289

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 11koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 18ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntza berriak. Agindu haren bidez, doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak arautu eta horietarako deialdia egiten da 2019-2020 ikasturterako.

Kontuan hartu dira eskaeren ebaluazioa eta Hautaketa Batzordeak helarazitako proposamena, eta aipatutako Aginduan xedatutakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren onuradunei ikertzaile ez-doktoreen prestakuntzarako dirulaguntza berriak ematea, 2019-2020 ikasturterako, honako hauek adierazita: onuradun bakoitzak jasoko duen zenbateko gordina, ezarpen-zentroa, eta ezarpen-zentro bakoitzak lan-kontratuak finantzatzeko jasoko duen zenbatekoa, bai eta I. modalitateko onuradun bakoitzak (horrelakorik badago) bidaietarako jasoko duen zenbatekoa ere.

Kontratuak 12 hilabeterako izango dira.

Bigarrena.– Ordezkoen zerrenda ezartzea, II. eranskinean jasota dagoen bezala, lerroen, arloen eta lehentasun-hurrenkeraren arabera zehaztuta. Pertsona horiek laguntza bat jaso ahal izango dute, plazaren bat hutsik geratzen bada, 32. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hirugarrena.– Ukatu diren eskaeren zerrenda onartzea, ez onartzearen arrazoiak zehaztuta, III. eranskinean jasota dagoen bezala.

Laugarrena.– Aukeratze-prozesutik kanpo geratu diren pertsonen zerrenda onartzea, kanpo geratu izanaren arrazoiak zehaztuta, IV. eranskinean jasota dagoen bezala.

Bosgarrena.–. Dirulaguntza horien zenbatekoa, iraupena eta gainontzeko baldintzak 2019ko ekainaren 18ko Aginduan xedatutakotik eratorritakoak izango direla erabakitzea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 11.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

I. ERANSKINA
ONURADUNAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ORDEZKOEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
UKATUTAKOAK
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
ESKAERA BAZTERTUAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala