Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2020ko ekainaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2274

AGINDUA, 2020ko maiatzaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baita ekipamendu zientifikoa eskuratzeko 2020ko ekitaldiko laguntzen deialdiko Hautaketa Batzordea.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez, ekipamendu zientifikoa eskuratzeko 2020ko ekitaldiko laguntzen deialdia egin zen.

Agindu horren hamargarren artikuluak honela dio:

1.– Hautaketa Batzordeak laguntzak emateko eta ukatzeko ebazpenaren proposamena egingo du, agindu honetan xedatutakoa zuzen aplikatzen dela zainduz, bereziki ebaluazio-irizpideei dagokienez. Aurrez erabaki beharko du izapidetzeko zein eskabide onartu eta zein ez.

2.– Batzordeak kide hauek izango ditu: Amaia Esquisabel Alegría Ikerketako zuzendaria, batzordeburu izango dena; Miren Artaraz Miñón Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, eta Ikerketa Zuzendaritzako teknikari bat.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Mikel Rivero González, Ikerketa Zuzendaritzako teknikaria, Ekipamendu zientifikoa eskuratzeko 2020ko ekitaldiko laguntzen deialdiko Hautaketa Batzordeko kide izendatzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala