Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2020ko ekainaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2272

451/2020 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Concepción Mendoza Edroso andrea Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari lanpostutik kentzen den, berak hala eskatuta.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 770/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko abuztuaren 20ko EHAAn), Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari izendatu zuten Maria Concepción Mendoza Edroso andrea.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Maria Concepción Mendoza Edroso andrea Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko ekainaren 7ko lanaldia bukatzean izango du indarra.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zerbitzu-erakundeari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala