Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2020ko ekainaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2256

AGINDUA, 2020ko ekainaren 2koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Lan eta Justizia Saileko Lan Ikuskaritzako Zuzendariordetzako «Ikuskaritzako burua» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena (kodea: 511211; dotazioa: 4).

Sail honetako Lan Ikuskaritzako Zuzendariordetzako «Ikuskaritzako burua» lanpostua (511211 kodea, 4 dotazioa) hutsik dagoenez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, sail honek erabaki du eranskinean zerrendatzen den lanpostua izendapen askearen bidez bete dela iragartzea.

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, baldin eta eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Era berean, eta baldintza berberetan, beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek eta Justizia Administrazioko funtzionarioek parte hartu ahal izango dute, bai eta osasun-erakundeetako estatutupeko langile finkoek ere, baldin eta lanpostu-zerrendan berariaz aurreikusten bada lanpostua langile horiek betetzeko aukera.

2.– Langile horiek deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, edozein administrazio-egoeratan daudela ere, honako kasu hauetan izan ezik:

a) Eginkizun-gabetze irmoan dauden funtzionarioak, egoera horrek dirauen bitartean.

b) Norberaren interesagatik edo familia-elkartzeagatik borondatezko eszedentzian egon arren, lanera itzultzeko eskatutako gutxieneko denbora igaro ez duten langileak.

3.– Eskatutako baldintzak deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunean bete beharko dira. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete beharko dira baldintza horiek. Parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten parte-hartzaileek ezin izango dute esleitutako lanpostuaz jabetu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Hautagaiek Lan eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabideetan, datu pertsonalak eta egungo destinoa adierazi beharko dituzte.

2.– Hautagaiek, idazkiarekin batera, «Curriculum vitae» bat aurkeztu beharko dute, honako hauek adierazita:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio Publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntza-ezagutzak eta hautagaiek egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Eskabidearekin batera, eskatutako betekizunak eta alegatutako merezimenduak egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek, salbu eta horiek dagoeneko Langileen Erregistroan jasota badaude. Era berean, egoki iritzitako argitalpen, txosten edo bestelako agiri guztiak aurkeztu ahal izango dituzte.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Deialdi hau Lan eta Justiziako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko epean. Agindu hori EHAAn argitaratuko da.

Lanpostuaren adjudikazioduna erabakitzen den egunean jabetuko da lanpostuaz, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 2a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Izena: ikuskaritzako burua.

– Kodea: 511211.

– Dotazioa: 4.

– Kidegoak: A.

– Lanpostu-mailako osagarria: 28.

– Berariazko osagarria: I-B.

– Hizkuntza-eskakizuna: 4.

– Derrigortasun-data:

– Kokapena: Lan Ikuskaritzaren Zuzendariordetza.

Lan eta Justizia Saila.

– Destinoko herria: Donostia.

Lanpostuak betetzeko baldintzak:

– Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Goi Mailako Kidegoko kide izatea.


Azterketa dokumentala