Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2020ko ekainaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2247

AGINDUA, 2020ko maiatzaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Urduñako (Bizkaian) «Nuestra Señora dela Antigua» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena.

«Nuestra Señora de la Antigua» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); apirilaren 16ko 450/2010 Errege Dekretua, zeinaren bidez Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dira (maiatzaren 20ko BOE), eta urriaren 7ko Dekretua, zeinaren bidez ezartzen den aipaturiko tituluari dagokion curriculuma (urriaren 26ko EHAA) eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2020-2021 ikasturterako:

Kode-zenbakia: 48006589.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Nuestra Señora de la Antigua».

Titularra: Padres Josefinos de Murialdo.

Helbidea: Foru plaza 5.

Udalerria: Urduña.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Plataforma anitzeko plataformak garatzea» goi-mailako heziketa-zikloa ematea.

Ikastetxearen osaera Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako:

1.– Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa.

a) Sukaldaritzako eta gastronomiako erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.

2.– Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

a) Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala