Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2020ko ekainaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2244

AGINDUA, 2020ko maiatzaren 25ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira «Fundación Tecnalia Research & Innovation» izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskaeraren espedientea. Honako aurrekari hauek ditu oinarri:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2020ko apirilaren 23an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoki sartu zen Fundación Tecnalia Research & Innovation Fundazioaren estatutuak aldatzeko eskabidea. Eskabidearekin batera, 2020ko apirilaren 15ean emandako ziurtagiri bat aurkezten da, non jasotzen baita fundazioaren patronatuak erabaki duela estatutuak aldatzea eta hirugarren xedapen iragankorra gehitzea.

Bigarrena.– 2020 maiatzaren 20an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoki sartu zen Fundación Tecnalia Research & Innovation Fundazioaren estatutuak aldatzeko eskritura publikoa, zeina 2020ko maiatzaren 18an egiletsi baitzen Bilboko notario Jaime Fernández Ostolaza jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 462).

Eskritura publiko horrekin batera, Fernando Irigoyen Zuazolak –fundazioko idazkari gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin– 2020ko maiatzaren 7an emandako ziurtagiria aurkeztu zen, Patronatuak 2020ko apirilaren 11n idatziz baino egin ez zuen bilerarena, zeinean, besteak beste, aho batez onartu baitzen fundazioaren estatutuak aldatzea eta hirugarren xedapen iragankorra gehitzea.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutu-aldaketaren espedientea agindu bidez ematea. Hala aurreikusita dago hiru dekretu hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Espediente honetan, beharrezkoak ziren datu eta agiri guztiak aurkeztu dira, hots, bete egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioen ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 bitarteko artikuluetan eta uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan ezarritako betekizunak (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen da). Beraz, aplikatu beharreko legezko eta erregelamenduzko manuen arabera aldatu dira estatutuak.

Ikusi dira aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak. Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundación Tecnalia Research & Innovation Fundazioaren estatutuen aldaketa eta hirugarren xedapen iragankorraren gehiketa –fundazioaren patronatuak 2020ko apirilaren 11n erabakitakoak– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea, agindu honen data duela, 2020ko maiatzaren 18an Bilboko notario Jaime Fernández Ostolaza jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 462).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 25a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala