Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2020ko ekainaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2241

AGINDUA, 2020ko apirilaren 29koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita «Fundacion Iseak» fundazioaren estatutuen 2. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskaeraren espedientea. Honako aurrekari hauek ditu oinarri:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2020ko urtarrilaren 20an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, «Fundacion Iseak» fundazioaren estatutuen 2. artikuluaren aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Aldaketa hori egitea 2019ko abenduaren 18an erabaki zuen Fundazioaren Patronatuak. Espedientean jasotako agiriak erantsi zitzaizkion eskabide-orriari.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek espedientea aztertu dute, eta ondoren ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutu-aldaketaren espedientea agindu bidez ematea. Hala aurreikusita dago hiru dekretu hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Espediente honetan, beharrezkoak ziren datu eta agiri guztiak aurkeztu dira, hots, bete egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan ezarritako betekizunak (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen da). Beraz, aplikatu beharreko legezko eta erregelamenduzko manuen arabera aldatu dira estatutuak.

Ikusi dira aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak. Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Bilboko (Bizkaia) «Fundacion Iseak» fundazioaren estatutuen 2. artikuluaren aldaketa, helbideari buruzkoa, agindu honen datarekin. Lehengo helbidea hau zen: Agirre Lehendakariaren etorbidea 83, Sarriko, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Oraingo helbidea, berriz, hau da: Kale Nagusia 56, bulegoen ataria. Bi helbide horiek Bilbon (Bizkaia) daude. Hori guztia 2020ko urtarrilaren 16an Juan Benguría Cortabitarte notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan jasotako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 87).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 29a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala