Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2020ko ekainaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2239

AGINDUA, 2019ko ekainaren 19koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita «Fundación Begirune / Begirune Fundazioa» izeneko fundazioaren eraketa.

Ikusi da Fundación Begirune / Begirune Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzeko aurkeztutako espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean sartu zen Fundación Begirune / Begirune Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea; fundazio hori Xabier Aierdi Urrazak eta Jose Antonio de Oleaga Páramok sortu zuten. Eskabidearekin batera, eraketaren eskritura publikoa aurkeztu zen.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak 2019ko martxoaren 12an fundazioari eskatu zion zuzen zitzala bidalitako dokumentazioan aurkitutako akatsak, eta 2019ko ekainaren 12an sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, eskatutako dokumentazio hori.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeak 2019ko ekainaren 18an aldeko txostena eman du fundazioaren xedeen zilegitasunari eta interes orokorrari buruz eta haren bideragarritasun ekonomikoari buruz.

Laugarrena.– Estatutuen 3. artikuluak dioenez, fundazioaren helburua da honako arlo hauek sustatzea: «Ikerketa, garapenerako lankidetza, boluntariotza edo antzeko beste edozein. Helburu hori betetzeko, fundazioak jarduera zehatzak burutuko ditu; hauek dira garrantzitsuenak eta behinenak: azterlan soziologikoak prestatzea.»

Bosgarrena.– Estatutuen 5. eta 6. artikuluek diotenez, fundazioaren egoitza Bilbon dago (Andra Maria kalea 12, 4. solairua, eskuina), eta fundazioak gehienbat Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere jarduerak, Nafarroako Foru Komunitatean ere garatu ditzakeen arren.

Seigarrena.– Fundazioaren hasierako dotazioa 30.000 eurokoa da, eta fundatzaileek 7.500 euro jarriko dituzte hasieran. Gainerakoa gehienez ere bost urteko epean ordaindu beharko da, eraketa-eskritura egiletsi zenetik hasita.

Zazpigarrena.– Patronatuko kideak, eratze-eskrituran ezartzen denez, hasieran hauek izango dira (iraupen mugagabea izango dute karguok):

– Lehendakaria: Xabier Aierdi Urraza jauna.

– Lehendakariordea: José Antonio de Oleaga Páramo jauna.

– Idazkaria (patronatuko kidea da): Nazario de Oleaga Páramo jauna.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, eratze-espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Berariaz legitimatuta dagoen pertsona batek sustatu du espedientea; era berean, beharrezkoak ziren datu eta agiri guztiak aurkeztu dira, hots, bete egin dira ekainaren 2ko 9/2016 Legearen (Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioena) 7.– 12. bitarteko artikuluetan eta 51.2 artikuluan eta ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena) 36.– 39. bitarteko artikuluetan ezarritako betekizunak. Beraz, aplikatu beharreko legezko eta erregelamenduzko manuen arabera eratu da fundazioa.

Aipatutako arauak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, egun honetan eta F-447 erregistro-zenbakiarekin, Bilboko Fundación Begirune / Begirune Fundazioaren eraketa, baita Patronatuaren hasierako osaera ere, zeina zazpigarren aurrekarian ageri diren kideek osatzen baitute, berariaz onartuta haien karguak; betiere, Manuel Garcés Pérez notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 150), 2019ko urtarrilaren 17an emandako eskritura publikoaren arabera, zeina 2019ko ekainaren 11n emandako eskritura publikoaren bidez zuzendu baitzen notario beraren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.813).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 19a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala