Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2020ko ekainaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2210

IRAGARKIA, 2020ko maiatzaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, itzulketa-ebazpen bat jakinarazteko dena (Landunentzako 2017ko Deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak itzulketa-ebazpen bat eman du, Euskal Autonomia Erkidegoan lana duten langileei lehentasunez zuzendutako enplegurako prestakuntzarako laguntzetarako deialdiaren 19. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko maiatzaren 10ean egindako bileran hartutako Erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2017-05-12ko EHAA).

Ezinezkoa izan da ebazpen hori banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunek hilabeteko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aukerako berraztertze-errekurtsoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari aurkezteko; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xede horretarako, jakinarazten da aipatu ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 29a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala