Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2020ko ekainaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2206

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko bideratutako 845/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzekoa, 845/2019.

Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Elizabeth Vertiz Mallotti.

Judizio horretan epaia eman da 2020-02-20an, eta horren bidez prozesuari amaiera eman zaio. Hona hemen epaitza:

Baiesten da Vertiz Malloti epaitegietako prokuradoreak Begoña Antolín Peña andrearen izenean eta haren ordezkari gisa Imanol Estévez Andrés jaunaren kontra aurkeztu duen demanda; horrenbestez, guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko 203/2010 zenbakidun prozeduran eman zen 2010eko martxoaren 23ko epaian ezarri ziren neurriak aldatzen dira:

– XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza orain ere amarena izan dadin ezartzea. Guraso-ahalaren titularitatea bi gurasoek partekatuko dute, baina guraso-ahalaz baliatu ahal izatea amari esleitzen zaio esklusiboki.

– Bisita eta komunikazioen erregimena:

– Aitak XXXXX alaba berekin eduki ahal izango du bi astetik behin eta, zehatzago, bi aste igaro osteko asteazkenetan, 17:30etik 19:30era bitartean, adingabearen eta haren amaren bizilekutik hurbilen dagoen Familia Elkargunean. Izan ere, Elkarguneko langileek topaketa hori zaindu eta artatuko dute. Amak eramango eta batuko du adingabea.

– Aitaren eta adingabearen arteko komunikazioak Elkarguneko profesionalek kontrolatu eta zainduko dituzte.

– Aitaren eta alabaren arteko komunikazioak ez dira inola ere areagotuko, harik eta aitak egiaztatu arte desintoxikatzeko tratamendua ezarrita duela eta egoki den medikuntza zentro espezializatuak alta eman arte.

Ebazpen honetan ezartzen ez den guztian, guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko 2010eko martxoaren 23ko epaian ezarri ziren neurriak aplikatuko dira. Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu zen 203/2010 prozeduran eman zen epai hori.

Imanol Estevez Andres demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Donostia / San Sebastián, 2020ko otsailaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala