Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2020ko ekainaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2200

EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 4koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, 2020ko urtarrilaren 28ko Aginduaren babespean eskatutako dirulaguntzak onartzen dituena. Agindu horren bidez, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei zuzendutako dirulaguntzak emateko modua arautzen du 2020rako.

Dirulaguntza hauek araututa daude urriaren 24ko 240/2017 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei dirulaguntzak emateko moduari buruzkoan.

Ikusi dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 28ko Aginduaren babespean aurkeztutako laguntza eskabideak, ebazpen honen eranskineko zerrendan jasotzen direnak, eta horiekin batera aurkeztutako agiriak.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Lege Dekretuak, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duenak, ezarritako alarma-egoera dela-eta, administrazio-epeak etenda daude. Hirugarren xedapen gehigarria aplikatuz, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2020ko apirilaren 24ko Ebazpenak 2020ko laguntzen deialdia izapidetzeko prozedurarekin jarraitzeko eskatzen du, elkarte interesdunen eskubide eta interesetan kalte larriak saihesteko.

Kontuan izanik azterketaren arduraduna den balorazio-batzordeak egindako ebazpen-proposamena eta urriaren 24ko 240/2017 Dekretuaren 12. artikuluan zehaztutakoaren arabera aurkeztutako eskabideen ebaluazioa, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileei 2020ko urtarrilaren 28ko Aginduan jasotako dirulaguntzak ematea –Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei zuzendutako dirulaguntzak–. Horrela, zenbateko osoa 350.000,00 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da.

Bigarrena.– Eranskinean ezarritako zenbatekoa urriaren 24ko 240/2017 Dekretuaren 15. artikuluan zehaztutakoarekin bat ordainduko da:

Lehenengo ordainketa, emandako zenbatekoaren % 50, laguntza eman dela jakinarazi ondoren egingo da, jakinarazpena jaso eta hilabete igaro ondoren.

Gainontzeko zenbatekoa dirulaguntzaren xede diren gastu guztiak behar bezala justifikatu ondoren ordainduko da, eskabidea egin eta hurrengo ekitaldiko urtarrilaren 31 baino lehen; eta, horretarako, gastua justifikatzeko agiriak aurkeztu beharko dira.

Eskabiderako aurkeztu eta sailak onetsitako gastu eta sarreren aurrekontua nola gauzatu den zehatz-mehatz azaltzen duen txostena aurkeztuko da.

Fakturak edo ordainagiriak aurkeztuko dira, dirulaguntza onartu den ekitaldiari dagozkionak, eta dirulaguntzaren xedearen gastua egin dela justifikatzen dutenak. Gainera, 2.500 eurotik gorako fakturei banku-ordainagiria erantsiko zaie.

Kontu-auditoretza sinplifikatua egingo da emandako dirulaguntza 45.075,91 eurokoa edo handiagoa denean.

Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean daudela frogatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztuko dira, Administrazioari ofiziozko egiaztapena baimendu diotenean izan ezik.

Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) ezin daiteke lagundu, berreskuraezina den kasuetan izan ezik.

Hirugarrena.– Administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka jo dezake interesdunak, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuta. Horretarako, hilabeteko epea izango du, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 4a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala