Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2020ko ekainaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2199

AGINDUA, 2020ko maiatzaren 26koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira «Basque Know How Fundazioa» fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko eginak.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskaeraren espedientea. Honako aurrekari hauek ditu oinarri:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2020ko apirilaren 27an, eskabide bat telematikoki sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, «Basque Know How Fundazioa» fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko zena, aldaketa haiek Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko egin baitziren. Fundazioaren patronatuak erabaki zuen aldaketa horiek egitea, 2019ko otsailaren 6an.

Bigarrena.– Eskabidearekin batera, fundazioaren estatutuak birmoldatzeko eskritura publikoa aurkeztu da, zeina 2020ko apirilaren 24an egiletsi baitzen, Bilboko notario Carmen Velasco Ramirez andrearen aurrean (protokolo-zenbakia: 629).

Eskritura publiko horretan sartu zen Garazi Vadillo Elorzak –fundazioaren patronatuko idazkari gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin– 2020 martxoaren 31n Bilbon emandako ziurtagiria, 2019ko otsailaren 6an patronatuak egindako bilerarena, non onartu baitzen fundazioaren estatutuak aldatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutu-aldaketaren espedientea agindu bidez ematea. Hala aurreikusita dago lau lege-xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen lehenengo xedapen iragankorraren 1. apartatuak ezartzen duenez, fundazioek lege horretara egokitu beharko dituzte beren estatutuak, lege hori indarrean jartzen denetik bi urteko epean.

Hirugarrena.– Espediente honetan, beharrezkoak ziren datu eta agiri guztiak aurkeztu dira, hots, bete egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioen ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 bitarteko artikuluetan eta uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan ezarritako betekizunak (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen da). Beraz, aplikatu beharreko legezko eta erregelamenduzko manuen arabera aldatu dira estatutuak.

Ikusi dira aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak. Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Basque Know How Fundazioa» fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitu daitezen. Fundazioaren Patronatuak 2019ko otsailaren 6an erabakitakoa da aldaketa hori, agindu honen datarekin, eta bat dator 2020ko apirilaren 24an Bilboko notario Carmen Velasco Ramirez andrearen aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin (protokolo-zenbakia: 629).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 26a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala