Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2020ko ekainaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2198

AGINDUA, 2020ko maiatzaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez «Fundación Aguirre y Aranzábal» fundazioaren eraketa inskribatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan.

Ikusi eta aztertu egin da «Fundación Aguirre y Aranzábal» fundazioaren eratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzeko aurkeztutako espedientea. Hona hemen

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2020ko urtarrilaren 9an, «Fundación Aguirre y Aranzábal» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea jaso zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean. Espedientean jasotako dokumentuak erantsi zitzaizkion eskabideari.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzako Aholku Batzordeak, 2020ko martxoaren 3an, akta egin zuen, fundazioaren xedeen zilegitasunari eta interes orokorrari eta haren bideragarritasun ekonomikoari dagokienez.

Hirugarrena.– 2020ko martxoaren 4an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistrotik errekerimendua bidali zitzaion fundazioari, espedienteko dokumentazioan zeuden akatsak zuzen zitzan.

Laugarrena.– 2020ko martxoaren 12an, eskritura publikoa jaso da Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren erregistroan, «Fundación Aguirre y Aranzábal» fundazioaren eratze-eskritura zuzentzeko.

Bosgarrena.– Estatutuen 3. artikuluan ezartzen denez, «Fundación Aguirre y Aranzábal» fundazioaren xedeak hauek dira: Eibarko arma-tradizio historikoa babestea eta estatuan edo nazioartean sustatzea.

Seigarrena.– Estatutuen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, fundazioaren helbidea hau izango da: Otaola etorbidea 25 – 3. solairua, Eibar. Fundazioak bereziki Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatuko du bere jarduna, baina estatura eta nazioartera ere zabal dezake jardun hori.

Zazpigarrena.– Fundazioaren hasierako zuzkidura bost mila eurokoa (5.000) da. Zenbateko hori ordaintzeko, diru-sarrera egin da Banco Sabadell erakundearen banku-kontuan.

Eratze-eskrituran, lehen jarduketa-programari eta bideragarritasun-azterlanari buruzko berrikuspen mugatuko txosten berezia jasotzen da, Pedro Etxeberria Lete auditoreak egina. Txosten horretan, fundazioaren bideragarritasuna egiaztatzen da, sarrera eta gastu arruntak edo ustiapenekoak soilik erabiliz.

Zortzigarrena.– Estatutuen 8. artikuluak ezartzen duenez, hiru pertsonak eta Aya, Aguirre y Aranzabal, SAk osatuko dute patronatua.

Eraketaren eskritura publikoan jasota dagoenez, lehenengo patronatua honako kide hauek osatuko dute:

Lehendakaria: Alexander Oier Aranzabal Mínguez, «Aya, Aguirre y Aranzabal, S.A.» sozietatearen ordezkaria den aldetik.

Idazkaria: Haritz Arruabarrena Barrencua.

Diruzaina: Gorka Andoni Aranzabal Minguez.

Bokala: Alexander Oier Aranzabal Mínguez.

Izendatutako pertsona guztiek onartu dituzte haien karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 9ko 9/2016 Legearen 16.2 artikuluan aurreikusitako eraren batean.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutu-aldaketaren espedientea agindu bidez ematea. Hala aurreikusita dago hiru dekretu hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Legitimatutako pertsona batek sustatu du espediente hau, eta ebazpena emateko oinarrizkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan eskatutakoa, eta lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.

Ikusi dira aipatutako arauak eta aplikatzekoak diren gainerako arau orokorrak. Beraz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea –egun honetan eta F-455 erregistro-zenbakiarekin–: Eibarko (Gipuzkoa) «Fundación Aguirre y Aranzábal» fundazioaren eraketa, bai eta Patronatuaren hasierako osaera ere. Patronatu horren kideak zortzigarren aurrekarian agertzen dira. Kideok espresuki onartu dituzte euren karguak, 2019ko abenduaren 11n Eibarko María Dolores García Sillero notarioaren aurrean (1544 protokolo-zenbakia) egiletsitako eskritura publikoan xedatu bezala. Eskritura publiko hori zuzendu egin zen, notario beraren aurrean, 2020ko martxoaren 12an egiletsitako eskritura publikoaz (protokolo zenbakia: 329).

Bigarrrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 12a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IŃAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala