Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2020ko ekainaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2193

74/2020 DEKRETUA, ekainaren 2koa, zeinaren bidez izendatzen baita Euskadiko Kirol Portuak erakundearen zuzendaria.

«Euskadiko Kirol Portuak» erakundearen estatutuak onartzeko eta jardueraren hasiera zehazteko maiatzaren 12ko 158/2020 Dekretuaren 15.3 artikuluan zehaztutakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzak izendatuko du erakundearen zuzendaria, portuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko ekainaren 2ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Edurne Egaña Manterola andrea izendatzea Euskadiko Kirol Portuak erakundearen zuzendari.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2020ko ekainaren 6tik aurrera izango ditu ondorioak.

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenan, 2020ko ekainaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala