Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2020ko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2140

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko bideratutako 1177/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzekoa, 1177/2019.

Gaia: neurriak aldatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Olga Miranda Fernandez.

Judizio horretan epaia eman da 2020-02-13an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.

David Lobo Jimenez demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

EPAITZA

Baiesten da Miranda Fernández epaitegietako prokuradoreak Brenda Daniela López González andrearen izenean eta haren ordezkari gisa David Lobo Jimenez jaunaren kontra aurkeztu duen demanda; horrenbestez, guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko 661/2015 zenbakidun prozeduran eman zen 2016ko irailaren 15eko epaian ezarri ziren neurriak aldatzen dira:

1.– XXXXX alaba adingabearen zaintza eta jagoletza Ainhoa Corcuera Cruz andreari esleitzea. Guraso-ahalaren titularitatea bi gurasoena da, baina David Lobo López jaunari eten egiten zaio eskubide horretaz baliatzeko aukera eta, beraz, amak bakarrik izango du.

2.– Indarrik gabe uzten da aitaren alde ezarritako bisita, egonaldi eta komunikazioen erregimena. Haren ordez, aitaren eta XXXXX alaba adingabearen artean ez da bisiten erregimen bat ezarriko. Aitak alabekin harremanak berriro hasteko nahia adierazten badu, gurasoen artean adostu beharko dute hori, eta, desadostasunik bada, neurri hau aldatzeko eskatu ahal izango da, horretarako dagoen legezko prozeduraren bidez.

Ebazpen honetan ezartzen ez den guztian, guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko 2016ko irailaren 15eko epaian ezarri ziren neurriak aplikatuko dira. Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian bideratu zen 661/2015 prozeduran eman zen epai hori.

Alderdiei ez zaie kosturik ezartzen.

Epai honen aurka aurkeztutako errekurtsoek ez dute etengo aurreko neurrien eraginkortasuna (774.5 artikulua).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Donostia / San Sebastián, 2020ko otsailaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala