Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2020ko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2132

678/2020 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Enrique Contreras Fuente jaunari errebokatzen baitzaizkio Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Lasarte-Usurbilgo Osasun Zentroko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak.

Apirilaren 13ko 346/2016 Ebazpenaren bidez, Enrique Contreras Fuente jauna Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Lasarte-Usurbilgo Osasun Zentroko Lehen Mailako unitateburu izendatu zuten.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek.

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Enrique Contreras Fuente jaunari errebokatzea Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Lasarte-Usurbilgo Osasun Zentroko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek data honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2020ko martxoaren 8a.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2020ko apirilaren 15a.

Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea.
E (53/2019 Ebazpena, otsailaren 24koa).

Pertsonaleko zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala