Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2020ko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2129

60/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez M.ª Ascension Martinez Del Rio andreari errebokatzen baitzaizkio Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko (Etxeko ospitalizazioa unitatea -Paziente kronikoen kudeaketa klinikoko unitatea) Gainbegirale eginkizunak.

Uztailaren 7ko 596/2016 Ebazpenaren, bidez, M.ª Ascensión Martinez Del Rio andrea Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko (Etxeko ospitalizazioa unitate-Paziente kronikoen kudeaketa klinikoko unitatea) Gainbegirale izendatu zuten.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– M.ª Ascension Martinez Del Rio andreari errebokatzea Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko (Etxeko ospitalizazioa unitatea – Paziente kronikoen kudeaketa klinikoko unitatea) Gainbegirale eginkizunak, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek data honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2019ko abenduaren 31n.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2020ko urtarrilaren 30a.

Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea.
E (53/2019 Ebazpena, otsailaren 24koa).

Pertsonaleko zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala