Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2020ko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2127

44/2020 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Alfredo Gonzalez Riveiro jauna Administrazioko eta Kudeaketako Atalburu B kargutik kentzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean.

120/2007 Ebazpenaren bidez, Alfredo Gonzalez Riveiro jauna Administrazioko eta Kudeaketako Atalburu B izendatu zuten Osakidetzako Gorlizko Ospitalean.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Alfredo Gonzalez Riveiro jauna Osakidetzako Gorlizko Ospitaleko Administrazioko eta Kudeaketako Atalburu B kargutik kentzea, berak eskatutako arauzko erretiroaren ondorioz, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko apirilaren 28tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango du, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gorliz, 2020ko apirilaren 28a.

Gorlizko Ospitaleko zuzendari gerentea,

M.ª CARMEN RODRÍGUEZ RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala