Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2020ko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2124

240/2020 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Ana Iruarrizaga Diez andreari eginiko Osakidetzako Laudioko Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzen den.

105/2013 Ebazpenaren bidez, Ana Iruarrizaga Diez andrea izendatu zuten Laudioko Lehen Mailako Arretako Unitateburu Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ana Iruarrizaga Diez andreari Laudioko Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, Osakidetzako ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Galdakao, 2020ko otsailaren 17a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala