Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2020ko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2099

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko bideratutako 804/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzekoa, 804/2018.

Gaia.

Demandatzailearen prokuradorea: Juan Guillermo Gonzalez Belmonte.

Judizio horretan epaia eman da 2020-02-17an, eta horren bidez prozesuari amaiera eman zaio. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

EPAITZA

Funtsean baiesten da González Belmonte epaitegietako prokuradoreak Silvia Fernández Salvador andrearen izenean eta haren ordezkari gisa Emilio Gil Ming jaunaren kontra aurkeztu duen demanda; horrenbestez, guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko 721/2011 zenbakidun prozeduran 2011ko urriaren 20an eman zen 320/2011 epaian ezarri ziren neurriak aldatzen dira:

1.– XXXXX alaba adingabearen zaintza eta jagoletza Silvia Fernández Salvador andreari esleitzea. Guraso-ahalaren titulartasuna bi gurasoena da, baina aitari eten egiten zaio eskubide horretaz baliatzeko aukera eta, beraz, amak bakarrik izango du guraso-ahal hori.

2.– Indarrik gabe uzten da aitaren alde ezarritako bisita, egonaldi eta komunikazioen erregimena. Haren ordez, aitaren eta XXXXX alaba adingabearen artean ez da bisiten erregimen bat ezarriko. Aitak alabekin harremanak berriro hasteko nahia adierazten badu, gurasoen artean adostu beharko dute hori, eta, desadostasunik bada, neurri hau aldatzeko eskatu ahal izango da, horretarako dagoen legezko prozeduraren bidez.

Ebazpen honetan ezartzen ez den guztian, guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko 2011ko urriaren 20ko epaian ezarritako neurriak aplikatuko dira.

Emilio Gil Ming demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Donostia / San Sebastián, 2020ko otsailaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala