Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2020ko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2094

AGINDUA, 2020ko maiatzaren 26koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2020ko apirilaren 7ko Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez, 2020an gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egin zen.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak dioenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko apirilaren 7ko Aginduaren testuan (2020ko apirilaren 15eko EHAA, 71. zk.). Agindu horren bidez, 2020an Gizarte-bizitzan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen da eta deialdia egiten da. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Azken xedapenetako hirugarrenean [2020/1854 (17/17) orrialdean] honela dio:

«Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hala ere kontuan izan behar da 2020ko martxoaren 14ko 463/2020 Dekretuari jarraiki, alarma egoera amaitu arte epe administratiboak eten egingo direla. Beraz, eskaerak aurkezteko, presentzialki zein telematikoki, alarma egoera amaitu eta biharamunetik hasita hilabeteko epea izango da.»

baina honela esan behar du:

«Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hala ere kontuan izan behar da 2020ko martxoaren 14ko 463/2020 Dekretuari jarraiki, epe administratiboak eten egin zirela. Administrazio-epeak berriz indarrean jartzen diren egunaren biharamunean irekiko da eskaerak aurkezteko epea, eta hortik aurrera hilabete izango dute interesdunek eskaerak aurkezteko.»

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 26a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala