Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2020ko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2088

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 30ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena. Honen bidez, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko irailaren 27ko aginduaren babespean 2019ko ekitaldian eskatu diren laguntzak esleitzen eta ukatzen dira. Agindu horren bidez, «Gastrobikain» kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren minimis-araubidearen mendeko laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dira, eta laguntzen deialdia egiten da 2019rako.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko irailaren 27ko Aginduaren babespean, hainbat laguntza eskatu dira; izan ere, agindu horren bidez, «Gastrobikain» kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren minimis-araubidearen mendeko laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dira, eta laguntzen deialdia egiten da 2019rako. Bada, laguntza-eskaerak eta horiekin aurkeztutako dokumentazioa aztertu dira.

Deialdiari buruzko aginduaren 10.3. oinarria aplikatuz, Balorazio Batzorde bat eratu da, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2019ko azaroaren 29ko Ebazpenaren bidez izendatu dena. Bada, kontuan hartu dugu Balorazio Batzordean idatzitako ebazpen-proposamena.

Balorazio Batzordearen ebazpen-proposamena egiteko, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko irailaren 27ko Aginduan ezartzen diren balorazio- eta hautaketa-irizpideak balioetsi direla ere kontuan hartu da.

Aurretik azaldutakoa aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gastrobikain kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren minimis-araubidearen mendeko laguntzak esleitzea ebazpenaren I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei (Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko irailaren 27ko Aginduan jasotzen dira laguntzak). Eranskin horretan, diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa eta zuzeneko laguntza gisa diruz lagundutako kopurua zehazten dira. Hala, guztizko zenbatekoa 484.701,27eurokoa da, 300.000 euro 2019ari dagozkio, eta 2020rako 184.701,27 eurokoa izango da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.

2019ko eta 2020ko aurrekontu-ekitaldietan egin beharko da gastua. Enpresak aurkezten dituen inbertsioen arabera eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko irailaren 27ko Aginduan ezarritakoaren arabera ordainduko da dirulaguntza.

Inbertsioa ezarritako epean egiten ez bada, edo inbertsioa egin dela egiaztatzeko dokumentazioa epean aurkezten ez bada, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da, eta, hala badagokio, deialdiari buruzko Aginduaren 20. oinarrian aurreikusten den itzulketa-prozedura hasiko da.

Bigarrena.– Gastrobikain kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren minimis-araubidearen mendeko laguntzak ukatzea ebazpenaren II. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei (Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko irailaren 27ko Aginduan jasotzen dira laguntzak). Eranskin horretan, laguntzak ukatzeko arrazoiak zehazten dira.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraz, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko du beronen aurka, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 30a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala