Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2020ko maiatzaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2080

EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 18koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko apirilaren 20ko Ebazpenaren arabera emandako dirulaguntzen zerrenda jendaurrean argitaratzeko dena. Ebazpen horren bidez 2018. urtean industria arloan energia eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen deialdia argitaratu zen.

AURREKARIAK

1.– 2018ko maiatzaren 2ko datarekin, EHAAn, 83 zenbakian, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko apirilaren 20ko Ebazpena argitaratu zen, 2018. urtean industria arloan energia eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen deialdia argitaratzeko xedez.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, aldekok diren dirulaguntzei eta aldaketei buruzko ebazpenak EHAAn argitaratu beharraz diharduena, laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez badute.

Goraxeago adierazitako guztiagatik eta EEE Energiaren Euskal Erakundearen dirulaguntzari lotutako jardunak eskatzen duen publizitate printzipioa betetzeko xedez,

EBATZI DUT:

Emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea, honekin batera doan eranskinean, 2018ko apirilaren 20ko Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren Ebazpenaren arabera emandakoa, 2018ko industria arloan energia eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen deialdiaren onuradunen berri emateko.

Bilbao, 2020ko maiatzaren 18a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala