Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2020ko maiatzaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ORMAIZTEGIKO UDALA
2077

IRAGARKIA, kultur teknikariaren lanpostu bat betetzeko deialdiari buruzkoa.

Ormaiztegiko Udalak, kultur teknikariaren plaza bat betetzeko deialdia egiten du, administrazio bereziko eskalakoa, azpieskala teknikokoa eta erdi-mailako klasekoa, karrerako funtzionarioen plantillan hutsik aurkitzen dena, sarrera libreko sistemaren bitartez, eta lehiaketa-oposaketa sistemaren bitartez.

Deialdia eta hautaketa-prozesuaren oinarri arautzaileak osorik argitaratu ziren 91. zenbakidun 2020ko maiatzaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Eskariak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izango da, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Deialdi honen inguruko hurrengo iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, udaleko iragarki-taulan eta http://www.ormaiztegi.eus web-orrialdean bakarrik argitaratuko dira.

Ormaiztegi, 2020ko maiatzaren 20a.

Alkatea,

JON ENRIQUE GALARZA.


Azterketa dokumentala