Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2020ko maiatzaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2076

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 63/2020 Dekretua, maiatzaren 19koa, 2017-2028 aldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Hirugarren Plan Orokorra onartzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira dekretu honen, gaztelaniazko bertsioan: 63/2020 Dekretua, maiatzaren 19koa, 2017-2028 aldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Hirugarren Plan Orokorra onartzen duena. Dekretu hori 2020ko maiatzaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (100. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Eranskinean, 2020/2036 (4/4) orrialdean,

honela dio:

«(El documento anexo figura en la dirección de internet:

http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/garraioak/bideko-azpiegiturak/)»

Baina honela behar du:

«(El documento anexo figura en la dirección de Internet:

http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/transportes/infraestructuras-viarias/)»


Azterketa dokumentala