
102. zk., 2020ko maiatzaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2063
EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2020ko apirilaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, aparteko dirulaguntzetarako deialdi bat argitaratzeko dena; dirulaguntzen hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak izango dira, zehazki beren jarduerak etenda dituztenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta.
Aldez aurretik, komenigarria da adieratzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariaren 2020ko apirilaren 8ko ebazpen horren bi huts-zuzenketa argitaratu direla dagoeneko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2020ko apirilaren 23ko 77. zenbakian eta 2020ko apirilaren 29ko 80. zenbakian, hurrenez hurren.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako akatsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko apirilaren 8ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, aparteko dirulaguntzetarako deialdi bat argitara ematen da; dirulaguntzen hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak izango dira, zehazki beren jarduerak etenda dituztenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta). Ebazpena 2020ko apirilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 71. zenbakian. Eta jarraian zuzendu egiten dira akatsak:
– Eranskinean, eskabide-inprimaki hau jasotzen da: «Aparteko laguntzak jasotzeko eskabidea; laguntzen hartzaileak norberaren konturako langileak eta langile autonomoak izango dira, zehazki jarduera etenda dutenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta». Bada, inprimakiaren 12.1 atalean, hau esaten duen lekuan:
«1.– Datu pertsonalak egiaztatzea.
Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazten dizugu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, bere eskumenak baliatuz diharduela, beharrezko diren egiaztapenak egingo dituela eskabide honetan adierazitako eta administrazio publikoen esku dauden datu pertsonalak egiazkoak direla egiaztatzeko».
Hau esan behar du:
«1.– Datu pertsonalak egiaztatzea.
Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazten dizugu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, bere eskumenak baliatuz diharduela, egiaztapen hauek egingo dituela eskabide honetan adierazitako eta administrazio publikoen esku dauden datu pertsonalak egiazkoak direla egiaztatzeko:
● Eskatzailearen identifikazio datuak, nortasun datuen kontsulta eta egiaztapen zerbitzuaren bidez.
● Bizilekuari eta erroldari buruzko datuak, banakako erroldaren kontsulta-zerbitzuaren bidez edo bizileku-datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bidez.»
Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 20a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.
RSS