
95. zk., 2020ko maiatzaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (243 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2008
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Doako Laguntza Juridikoko 3601/2013 espedientea izapidetzeko izendatutako letraduak zenbait dokumentu eskatu dituela.
Bizkaiko Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak 2020ko martxoaren 12an egindako bileran, ofiziozko txandan izendatutako letraduak eskatuta, erabaki zen hamar egun balioduneko epea ematea interesdunari, bere interesen alde egiteko eskatzen zaion dokumentazio guztia aurkezteko, Doako Laguntza Juridikoari buruzko 1/1996 Legearen 33. artikuluari jarraituz.
Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Interesdunak 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskatutako dokumentazioa aurkezteko Bizkaiko Doako Laguntza Juridikoaren Batzordearen egoitzan (Buenos Aires kalea 6, 6. solairua, 48001 Bilbao), hala zuzenean nola Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta.
Ildo horretatik, jakinarazten zaio ezen, aurreikusitako epean aipatutako dokumentazioarekin agertzen ez bada, edo bidaltzen ez badu lehenago adierazitako helbidera, eskabidea artxibatuko dela, eta indarrik gabe utziko dela doako justizia emateko ebazpena. Hori guztia Doako Laguntza Juridikoari buruzko 1/1996 Legearen 33. artikuluarekin bat etorriz egingo da.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakin dezan eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 11.
Justizia zuzendaria,
INÉS IBÁÑEZ DE MAEZTU IZAGUIRRE.
RSS