
95. zk., 2020ko maiatzaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (287 KB - 9 orri.)
- EPUB (534 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2004
EBAZPENA, 2020ko apirilaren 23koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez argitara ematen baita, jende orok jakin dezan, 2019an EAEko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako prestakuntza eman duten entitate publiko zein pribatuei emandako dirulaguntzen zerrenda. Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 4ko Ebazpenaren bidez egin zen dirulaguntza horien deialdia.
Uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren bidez ezarri ziren EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programaren oinarri orokorrak (2018ko abuztuaren 3ko EHAA, 149. zk.).
Eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 4ko Ebazpenaren bitartez argitaratu zen 2019an EAEko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako prestakuntza eman duten entitate publiko zein pribatuei zuzendutako dirulaguntzen 2019ko deialdia (2019ko apirilaren 30eko EHAA, 80. zk.).
Dirulaguntzak adjudikatu eta horiek emateko ebazpenak erakunde onuradunei jakinarazi ondoren, Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da onuradunen zerrenda, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoaren arabera.
Hori dela eta,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2019ko ekitaldian Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 4ko Ebazpenak ezarritako dirulaguntzen onuradun izan diren entitateen zerrenda. Ebazpen horren bitartez argitaratu zen 2019an EAEko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako prestakuntza eman duten entitate publiko zein pribatuei zuzendutako dirulaguntzen 2019ko deialdia (2019ko apirilaren 30eko EHAA, 80. zk.). Zerrenda hori eranskinean dago jasota.
Barakaldo, 2020ko apirilaren 23a.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MARÍA LOURDES ISCAR REINA.
RSS