Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2020ko maiatzaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2000

EBAZPENA, 2020ko apirilaren 16koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena. Honen bidez, ikasle etorkinentzat kulturartekotasuna sustatzeko programak eta ikasle sartu berrien hizkuntza sendotzeko programak garatzeko 2019-2020 ikasturteko deialdia ebazten da.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko urriaren 30eko Aginduaren bidez, dirulaguntzetarako deia egin zen ikasle etorkinentzat kulturartekotasuna sustatzeko programak eta ikasle hasiberrien hizkuntza sendotzeko programak garatzeko 2019-2020 ikasturtean.

Agindu horren 13.1 artikuluan ezartzen da Pedagogia Berriztatzeko Zerbitzuari dagokiola agindu horretan aurreikusten diren laguntzak kudeatzeko lanak egitea. Zerbitzu horretako arduradunak ebazpena helaraziko dio Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari, zer dirulaguntza proposatzen duen adieraziz, eta zehaztuz erakunde onuradunen identitatea, emango diren zenbatekoak eta ukatutako dirulaguntzak; azken kasu horretan, adierazi beharko dira eskatzaileen zerrenda eta ukatzeko izan diren motiboak.

Aurreko proposamena azterturik, eta 13.2 artikuluak dioenari jarraituz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean azaltzen diren ikastetxeei dirulaguntzak ematea, hasi berri diren ikasleen hizkuntza indartzeko.

Bigarrena.– II. eranskinean zehaztutako ikastetxeari dirulaguntza ukatzea, hiru Ikasle hasi berri baino gutxiago edukitzeagatik.

Hirugarrena.– III. eranskineko ikastetxeari dirulaguntza ukatzea, hiru urtez edo gehiagoz kulturartekotasuna sustatzeko programak egiteko, zuzentzeko eta kudeatzeko baliabidea izan duelako.

Laugarrena.– Emandako dirulaguntzek Aginduan aurreikusitako gehieneko zenbatekoa gainditzen dute. Deialdiak 1.698.000 euro jasotzen zituen eta formularen araberako esleipena 1.995.071,33 eurokoa izan da, hau da, 297.071,33 euroko aldea, beraz, ikastetxe bakoitzerako kalkulatutako zenbatekoen murrizketa proportzionalera jo behar izan da, laguntzen guztizkoa aipatutako mugara egokitu arte, hau da, 11.4.

Bosgarrena.– Bi epetan ordainduko da:

a) Onuradun bakoitzari dagokion dirulaguntzaren balioaren % 80koa izango da lehenengo ordainketa, deialdia ebatzi ondoren, aipatutako aginduaren 14.1.a). artikuluan dirulaguntza onartzeko aipatzen den epea igarota dirulaguntzari berariaz uko egin gabe.

b) Gastua justifikatzen duen dokumentazioa 2020ko irailaren 15a baino lehenago jaso beharko da, dirulaguntza likidatzeko. Dirulaguntzaren guztikoak ezin izango du ebazpenean onartutako zenbatekoa gainditu, ezta egindako gastuaren zenbatekoa ere. Lehenengo ordainketaren kopurua kenduko zaio eta, behar izanez gero, aldea ordaindu edo erreklamatuko zaio.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 16a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

I. ERANSKINA
DIRULAGUNTZAK JASOKO DITUZTEN IKASTETXEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
IKASLE SARTU BERRIEN HIZKUNTZA SENDOTZEKO PROGRAMAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
KULTURARTEKOTASUNA SUSTATZEKO PROGRAMAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala