Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2020ko maiatzaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1985

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Legutioko Refinería de Aluminio SL enpresaren funtsezko aldaketaren proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoari jarraituz, ingurumen-baimen integratua behar da I. eranskinean aipatzen den jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu zein funtsezko beste aldaketaren bat egiteko.

Ingurumen-baimen integratuaren helburua da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihesteko baldintzak ezartzea, eta, hori ezinezkoa bada, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea eta kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea behintzat, ingurumena ahalik eta gehien babesteko.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak (aurrerantzean, Erregelamendua) onartutako kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 15. artikuluan ezartzen da zein den baimena funtsean aldatzeko prozedura sinplifikatua.

Artikulu hori betetzeko, dokumentazioa jendaurrean jarriko du organo eskudunak, gutxienez hogei balioduneko epean.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egin behar zaie obrak, instalazioak edo aipatutako arauaren I. eranskinean jasotako bestelako jarduera oro egiteko proiektu publiko zein pribatuei.

Aipatutako legearen 36. artikuluaren arabera, organo substantiboak jendaurrean jarriko ditu proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, gutxienez hogeita hamar egun balioduneko epean.

Bestalde, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, autonomia-erkidegoek ahalbidetu behar dute ingurumen-inpaktuaren jarduketak sartzea ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran, baldin eta nahitaezkoa bada eta eskumena autonomia-erkidegoarena bada.

Refinería de Aluminio SL enpresak aurkeztutako funtsezko aldaketaren kasuan, aldi bakar eta komun bat egin behar da jendaurrean jartzeko ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen arrunta lortzeko proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Azaldutako guztiagatik, dokumentazio teknikoa jendaurrean jarri behar da, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkezteko.

2020ko martxoaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen martxoaren 14ko 463/2020 Legegintzako Errege Dekretua, Covid-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duena.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak, 2020ko martxoaren 24an egindako bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, administrazio-epemugak eta -epeak etetea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek osorik edo zati batean izapidetutako prozeduretan. Erabaki horren bigarren atalean, honako hau zehazten da, berariaz:

«Ahal den heinean, administrazio-jarduera geldiaraztea edo justifikaziorik gabe atzeratzea saihesteko, Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako organoak, plantillaren egoerak eta lan-baldintzek horretarako aukera ematen badiete, saiatuko dira martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. eta 4. apartatuetan aurreikusitako mekanismoak erabiltzen, ofizioz sustatzeko prozedurak izapidetzea, izapideak egitea eta dagozkien administrazio-egintzak ematea, betiere errespetatuz herritarrek duten eskubidea eragiten dieten administrazio-prozeduren epeak eteteko, alarma-egoerak dirauen artean».

Interesdunak berariaz adierazi du ados dagoela prozedura honen administrazio-epeak ez etetearekin, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian adierazten den bezala.

Covid-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian edo errege-dekretu horren luzapenetan xedatutakoa betetzeko, errege-dekretu horren edo, hala badagokio, haren luzapenen indarraldia amaitu eta hurrengo egunean hasiko da informazioa jendaurrean jartzeko epea.

Informazio publikoaren izapidea bete behar duten instalazioen espedienteak ikusgai jarriko dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 12a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.


Azterketa dokumentala